IBD


MAIZ EGINDAKO GALDERAK



ZER DA BIZKAIKO URRUTIKO BATXILERGO INSTITUTUA?

ZER DA URRUTIKO BATXILERGOA

URRUTIKO IRAKASKUNTZAREN EZAUGARRI BEREZIAK

NOLA GARATZEN DA URRUTIKO IRAKASKUNTZA

NORENTZAT TAXUTU DA BATXILERGO HAU

BATXILERGO EREDUTAN IKAS DEZAKEZU

MATRIKULA EGITEKO EPEA

GURE HELBIDEA

ZER DA BIZKAIKO URRUTIKO BATXILERGO INSTITUTUA?


Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Bizkaian duen institutu bakarra batxilergo ikasketak urrutitik eskaintzen dituena.

Hasiera

ZER DA BIZKAIKO URRUTIKO BATXILERGO INSTITUTUA?


IRAKASKUNTZA OFIZIAL ETA DOAKOA DA, eta ez da derrigorrezkoa eskolara joatea. Ikasketen bitartez, Logse Batxilergoaren titulua eskuratu ahal da, eta, horren bitartez, Goi-mailako Heziketa Zikloetara eta Unibertsitate Ikasketarako modua izango du.

Hasiera

URRUTIKO IRAKASKUNTZAREN EZAUGARRI BEREZIAK


  • Ikasleak maila osoko matrikula egin edo irakasgai batzuk har ditzake, baita hainbat mailatakoak ere, gehienez 12.
  • Betiere gordeko zaizkio gainditurik dituen ikasgaiak, baita beste ikastegi batetik etorrita ere.
  • Ez du gutxieneko ikasgai-kopururik gainditu behar hurrengo mailara igarotzeko; hau da, ikasgaiak banan-banan gainditu ahal ditu, eta ez ditu gainditurikoak berriro ere egin behar.
  • Ez dago deialdi-mugarik; hots, ez dago epemugarik Batxilergo ikasketak amaitzeko.
  • Ez da derrigor eskolara joan behar. Alabaina, komeni da joatea.


Hasiera

NOLA GARATZEN DA URRUTIKO IRAKASKUNTZA?


Irakaskuntza honela gauzatzen da:

  1. TALDEKO tutoretzen bitartez: eskola-ordu bat astean ikasgai bakoitzeko, eta eskolara goizez zein arratsaldez joatea dago. Eskola horietan, irakasleak programako gai bakoitzaren oinarrizko edukiak lantzen ditu, ariketak ebatzi, zalantzak argitu, eta abar.
  2. BANAKO tutoretzen bitartez: horietan, irakaslea ikasleen esanetara dago egunero, ikasgaiari buruzko norbanakoen zalantzak argitzeko (aurrez aurre, telefonoz, posta elektronikoz...)

Ikasturtean (irailetik ekainera), hiru ebaluazio egiten dira.

Hasiera

NORENTZAT TAXUTU DA BATXILERGO HAU?


18 urte eduki edo ikasturtean betetzen dituzten ikasleentzat (adin horretatik beherakoek, galdetu), baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Behinola ikasketak utzi eta berriro ere ikasten hasi nahi dutenentzat.
  • Lan egin eta Batxilergo titulua eskuratu nahi edo behar dutenentzat.
  • Gainditu gabeko ikasgaiak izan arren, dagokion maila berriro egin nahi ez dutenentzat.
  • Batxilergoa eta beste ikasketa batzuk (musika-ikasketak, erdi-mailako heziketa zikloren bat, hizkuntzak...) aldi berean egin nahi dituztenentzat.
  • Irakaskuntza beren erara moldatu nahi dutenentzat.
  • Ikasleak dituen baldintzak direla eta (gaixoak, kirolariak...), eskolara sarritan joaterik ez dutenentzat.


Hasiera

ZEIN BATXILERGO EREDUTAN IKAS DEZAKEZU?


LOGSE Batxilergoko honako barietateak ikasi ahal dira A ereduan, hautazko ikasgai eskaintza zabalaz baliatuz:

  • Natur eta Osasun Zientzien Batxilergoa.
  • Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoa
  • Arteen Batxilergoa


Hasiera

MATRIKULA EGITEKO EPEA


Matrikula uztailaren 1etik 15era eta irailaren 1etik abenduaren 30era egin daiteke. Epe horretatik kanpo, ikastegiak egoera jakin batzuetan baino ez du onartuko ikasle berririk (galdetu).

Hasiera

GURE HELBIDEA

  Bizkaiko Urrutiko Batxilergo Institutuaren helbidea ondokoa da:

  Sarrikue 15 (Arabella).
  48007 Bilbo.


 Gure telefonoak eta faxa:

  94 446 49 85
  94 446 23 59
  Faxa: 94 446 35 50


 Gure posta elektronikoa

  015223aa@hezkuntza.net

  BILBOBUS-eko linea hauek hurbiltzen dira institutura:

  22 ( Arabella - Atxuri)
  27 ( Arabella - Betolaza)
  62 (Sagrado Corazón - Arabella)


Hasiera