Ikastetxe honetako irakasleak astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu biak arte (9:00-14:00) egongo dira. Astearteetan eta ostegunetan, berriz, arratsaldeko lauretatik arratsaldeko bederatziak arte (16:00-21:00).
Irakasleek talde-tutoretzarik ez duten bitartean, bere mintegietan bakarkako tutoretzez arduratuko dira. Erlijio eta Ekonomiako irakasleek ikasturte hasieran jakinaraziko dute beren banakako tutoretzen
Astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bata arte (10:00 -13:00) izango da. Astearte eta ostegunetan, ostera, arratsaldeko lauretatik zazpiak arte (16:00 -19:00).
Oharra: Oporretan idazkaritzako ordutegia izango da: goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bata arte (10:00 -13:00)
Eskola-ziurtagiriak eskuratzeko hobe telefonoz aldez aurretik deitzea.
Talde-tutoretzetara azaltzea derrigorrezkoa ez bada ere, aurreko ikasturteetako esperientziak agerian utzi du jakintzagai desberdinen jarraipen egokia egin ahal izateko komenigarri suertatzen zaiola ikasle orori. Hala ere, honakoetara azaltzerik ez duenak sor dakizkiokeen zalantzak, bakarkako tutoretzetan jakintzagai desberdinetako irakasleekin zuzen-zuzenean argitzeko aukera izango du. Bakarkako tutoretzekin jarraituz, ikasleak merezi duen arreta izan dezan, eta batez ere ordu berean irakasleak har ditzakeen baino ikasle gehiagorik ager ez dadin, irakaslearekin tutoretza ordua hitzartzea komenigarria izango litzateke.
Ezinbestekoa da jakitea ebaluazio bukaerak ez datozela bat ohiko oporraldiekin ( Gabonak, Aste Santua...), beraz, azterketak bukatutakoan, eta eskola egutegian azaltzen den bezalaxe, talde-tutoretzekin jarraituko da hiruhilekoa bukatu bitartean.
Azterketen egutegia orokorra da eta ezin izango da aldatu arrazoi pertsonalak edo lanekoak direla-eta. Behar izanez gero, ikasleari azterketa egitera etorri izana ziurtatzen duen agiria emango zaio.
Azterketak bi deialditan egingo dira –goizez eta arratsaldez- eta ikaslearen esku egongo da bata edo bestea aukeratzea.
Gogoan izan behar da azterketa egin ahal izateko NAO aldean izan behar dela eta beti ere garaiz heldu.
1. eta 2. ebaluazioan emaitzak institutuko iragarki oholtzan azalduko dira. Era berean, komenigarria izango litzateke ikasle bakoitzak dagokion irakaslearekin azterketa berrikustea. Maiatzeko ebaluaketan -ohiko deialdian- eta ekainekoan -ezohiko deialdian- notak norberak eskuratu beharko ditu eta erreklamazioak horretarako aukeratu den egunean egin behar dira, egutegiak horretara behartuta.
Irakasleen izen-deitura eta beraien ikasgaiekin batera mintegi bakoitzeko e-maila azaltzen da komunikatzeko bide hau erabili nahi izango balitz ere.
Batxilergoko1. eta 2. maila gaindituta duten ikasleek soilik eskatu behar dute. Notekin batera titulua tramitatzeko behar den informazioa emango da.
Eskabide-data: